XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bitartean emakumezkoak umerik ez edukitzeko neurriak har ditzakete: diafragma dela, edo umetoki-barneko dispositiboa edo ahotiko antisorgailuak.

Hiru metodo hauek banan-banan baloratu eta eztabaidatu beharrezkoak dira, baina aldez aurretik diabeteak ez du hiruetatik batere baztertzen.

Emakumezko diabetikoak umea edukitzea erabakitzen duenean sortzen da beste arazo bat.

Eritasunak ez du emankortasuna gutxitzen, baina haurdunaldia bukaerara irits dadin zailtasun handiak dakartza.

Horregatik puntu honetan emakumezkoak duen papera funtsezkoa da.

Oso garrantzitsua da umeak ahal bada 30 urte aurretik edukitzea.

Hemen ere arazoa intsulinagandik menpe zenbat urte daramatzan da: gero eta urte gehiago intsulina hartzen, hainbat eta okerragoa pronostikoa.

Arazoa zentratzeko bi partetan edo sailkatuko dugu: A Haurdunaldiak emakumezko diabetikoarengan duen eragina.

Haurdunaldia diabetogenoa da, zalantzarik gabe, intsulina-beharrak gehitu egiten bait dira.

Lehen sei-hilabetekoan itxuraz diabetea mantsotu egiten dela pentsa daiteke, intsulinaganako sentikortasuna gehitu eta bere beharra gutxitu egiten bait da.

Baina hamabostgarren astetik intsulina-beharrak gorantz doaz, punturik gorenena 28. aste inguruan egonik.

Une honetatik aurrera erdi ezkutuan zeuden diabeteak diagnostika daitezke, baina ez gernu-bidez, froga hauek ez bait dira batere fidagarriak.

Haurdunaldi hauetan guztiz garrantzitsua da ATSEDENA.

Emakumezko diabetikoak, ahalik eta gehien egon behar du atsedenean, horrela umetokira odol gehiago iristen delako, eta umea normal eta osasuntsua izateko posibilitateak handiagoak direlako.

Nahiz eta haurdunaldia itxuraz ongi joan, aldizkako ikuskapenak beharrezkoak dira pisua, jan-neurria eta intsulina-dosia kontrolatzeko.

B Diabeteak haurdunaldian (eta baita fetuan ere) duen eragina.

Ohizko istripua fetuaren HERIOTZA da, umetoki barnean (34. eta 37. asteen artean gertatzen da batez ere).

Hiru haurdunalditatik baten ager daiteke, eta hori dela eta, 30. astetik aurrera neurriak zorroztu beharrean aurkitzen dira medikuak.

Arrazoiak fetuan baldin badaude, ia beti sortzetiko malformazio moduan datoz, bizitzarekin ezkontezinak direnak (inkonpatibleak); batez ere bihotza eta nerbio-sistema dira afektatuak.

Ez dago zer eginik.

Emakumezkoari dagokionez, karenaren intsufizientzia da arazorik larriena.

Umeak normalean, baina ez beti, handiagoak dira (4 kg edo 4,5 kg-ko umeak nahikoa arruntak dira emakumezko diabetikoetan).

Zergatik? Itxura denez, amaren hipergluzemiak eragin zuzena du honetan.

Erditzearen une egokia aukeratzea oso garrantzizkoa da.

Batetik karenaren intsufizientzia haurdunaldia aurrera doan neurrian gehitu egiten delako.

Eta bestetik, erditzea gehiegi aurreratzen bada, agian umearen birikak ez direlako heldutasunera iritsi.

35-36. astea da arazo larrienak planteiatzen dituen unea: hemendik aurrera fetuaren heriotz arriskua asko handitzen da.

Eritziak ezin har daitezke erabateko bezala.

Batzutan, emakumezkoa arrisku berezian ez dagoenean, 40. asterarte itxaron daiteke, baina beste kasu batzutan ez dago hainbeste itxaroterik.

Jaioberriak, hasieran, eta ordu batzuz, glukosa behar izaten du.

Bestalde, kontutan eduki behar da, baita ere, disnea edo arnas-estuaren arazoa.

TRATAMENDUA Gogora ditzagun aldez aurretik zenbait gauza.

Diabetea ez da entitate bakun bat.

Egin diren sailkapenak oso diskutigarriak dira, nahiz eta baliagarriak izan.

Ikuspegi etiologikotik: diabete primarioa eta diabete sekundarioa.

Ikuspegi klinikotik: GD (gazteen diabetea) eta HD (helduen diabetea).

Ikuspegi teraupetikotik: intsulinamenpekoa eta ez-intsulinamenpekoa.

Aurrekoa kontutan edukirik gaur egun gure esku dauzkagun baliabideak hiru motatakoak dira: intsulina, ahotiko antidiabetikoak eta jan-neurria.

1. INTSULINA Gaixoak behar dituen intsulina-unitateak bere adina, sexua, pisua, jan-neurria, lanbidea, egoera fisikoa, diabete-mota eta medikazioaganako duen sentikortasunaren arabera daude.

Intsulina-dosia kalkulatzeko, gaixoaren pisua hartzen da kontutan, hasi unitate-erdia kiloko, eta 2 unitate kiloko bitartean.

Beste arazo bat zera da, zein intsulina-mota erabili: Ekintza LABURREKOAK edo Intsulina erregularrak deituak.

Berehala hasten dira lanean, eraginak zenbait orduz irauten du.

Ekintza TARTEKOA dutenak.

AHO-HATSA Ahoko usain txarra, normalean liseriketaren asaldura edo trastornoengatik sortua.